Quantcast
Channel: zARTXIBOAK – Ipar Euskal Herriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 557

Frantzia eta lana

$
0
0

Ugutz Robles zenak beti erraten zidan: «Norbaitek ontsa hizanez galdegiten badauk, baietz errakok beti! Laguna baldin baduk hiretzat kontent duk, eta etsaia baldin baduk kakinarazten duk baikorki erantzunez!». Ugutzen beste irakaspenetariko bat … (faltan sumatzen zaitugu, Ugutz, Hazparnen gaindi).

Eta berriz ere nire egin ez dudan irakaspen bat. Gaizki sentitzen naizen bakoitzean batek «Joan de?» botatzen dadit, nik egia errateko gogoa. Eta zuri ere irakurle (baten batek irakurtzen banau behintzat!).

Garai hauetan, duda handitan nabil ene geroaz kultur mundu honetan. Zer da ene lekua, ene eginbeharra, eta abar… Ez dut deus ulertzen eraikitzen omen ari garen biharko munduan, Arantxa Ididederrek deitzen dituen sare zozola horietan, kultur erakundeek galarazten diguten ordu guzietan (kantu bat idatzi berri dizuet oi erakunde maitiak!). Artista mundua otsoz betea ikusten dut eta denak betan uluka ari d(g)irenez haragi puska bat harrapatu nahian, ahaide ederrenak apenas iristen zaizkigu otsoen kako(a)foniaren artetik.

Hots, krisi existenzial zikliko bat trebeskatzen nuen urte hondar honetan, erantzuna frantses bankero estatu buruaren gobernu tx(z)arraren azken ideiatik erori zaidalarik.

Intermittent sisteman garen Frantziaren menpeko artista guziak bezala, Pôle Emploik pagatzen dit ene soldataren parte bat. Hara non izenez kanbiatu eta France-Travail deitzea deliberatu duten eneak ez diren bi kontzeptu izen berean uztartuz!

Eraikitzen ari den/dugun mundu honetatik ihes egiteko keinua, dudarik gabe.

Irus lanari eta Frantziari nik diot mus…


Viewing all articles
Browse latest Browse all 557

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik