Quantcast
Channel: zARTXIBOAK – Ipar Euskal Herriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 557

Gaur deklaratuko dute Parisen Nathalie Chasserieuxek eta Enrique Lopezek

$
0
0

Ostegunean eta ostiralean atxilotu zituzten Miarritzen, ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazio batean.

 

Miarritzeko polizia operazioa. Bob Edme

Miarritzeko polizia operazioa. Bob Edme

Frantziako Poliziak ostegunean atzeman zituen Chasserieud eta haren bikotekidea, eta bien etxebizitza miatu zuen. Ostiralean, berriz, Enrique Lopez iheslari ohia atxilotu zuen Poliziak Miarritzen bertan, haren bikotekidearekin batera. Igandean eraman zituzten Parisera Chasserieud eta Lopez, eta gaur igaroko dira epailearen aurretik; libre utzi dituzte, ordea, bien bikotekideak.

 

ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazioa izan da, Espainiako Barne Ministerioak azaldu zuenez. 2014ko uztailaren 15ean, agiri bat plazaratu zuen ETAk, eta jakinarazi zuen jarduera armatua amaitu ostean bere egiturak moldatzeari ekin ziola eta “egitura tekniko-logistikoa” osatzen ari zela, erakundearen armategiak zigilatzeko lanak errazteko asmoz. Egitura horren kontra jo nahi izan du Frantziako Poliziak.

 

 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 557

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik